
Agustin Ugarte memoriala
28.9.2025
Getxoko triatloian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Agustin Ugarteren oroimenez egiten da eta dagoeneko 8 edizio egin dira. Bizkaiko kostaldeko paisaia esanguratsuenetako batzuk zeharkatzen ditu. Getxo Triatloi Taldeak antolatuta, drafting gabeko triatloi olinpiko honek kirol esperientzia paregabea eskaintzen du ingurune bikain batean. Portu Zaharreko eta Ereagako hondartzako uretako igeriketatik hasi eta Bilboko itsasadarraren eskuinaldea inguratzen duen bizikleta zirkuitu azkar bateraino, Unbe Mendi mendatera bi igoera dituena. Getxoko itsas pasealekuko oinezko lasterketa Portu Zaharraren bihotzean amaitzen da. Hori dela eta, triatletei eta ikusleei amaiera ikusgarria eskaintzen die.
Esperientziadun triatleta bazara edota proba mitiko batean zure burua hobetu nahi baduzu, hau da zure unea. Eman izena eta parte hartu esperientzia ahaztezin batean! Zure zain egongo gara 2025eko irailaren 28an, Getxon.
informazioaKantauri itsasoak probatuko zaitu
Zirkuitu zirkular azkarra eta zorrotza
Getxoko portutik, ikusleen animo beroek babestuta
Agustín
Agustin Ugarte Ibargaray lagun eta lankidearen heriotzaren berri tristearekin esnatu ginen 2013ko maiatzaren 22an. Agus bizitzaren lorean joan zitzaigun. Azken unera arte gozatu zuen guztiok batzen gaituen eta berak bihotzez maite zuen kirol honetaz. Egun zailak izan ziren eta errealitatea ezin onartu ibili ginen. Hala ere, horren ondoren, zerbait egitea erabaki genuen Agus zen bezala gogoratu ahal izateko. Hala, martxan jarri genuen Agustin Ugarte Memorialaren lehen edizioa, 2014ko uztailaren 26an. Ordutik, proba hau antolatzen dugu gure lagunaren oroimenez, berari zuzendutako keinuz beteta. Bere herri izan zen Laukizetik igarotzen da lasterketa. Bertan, bere senideak eta lagunak elkartzen dira triatletak animatzeko. Triatloia drafting gabe egiten da, Agus piztia hutsa baitzen ahuntzaren (bizikleta) gainean." Getxotik, urtero bezala, hau zugatik da, lagun. Egurre, Agus!

Getxo Triatloi Taldea
Talde hau Bizkaiko kostaldearen bihotzean sortu zen zen eta kirolarekiko pasioaren, laguntasunaren eta bizimodu aktiboaren konpromisoaren adierazgarri da. Getxon du egoitza, eta ingurune naturalagatik eta kirol-tradizioagatik ezin hobea da. Klubak maila guztietako triatletak hartzen ditu, triatloian hasten direnetatik eta nazio eta nazioarte mailan lehiatzen diren eskarmentu handiko kirolariak barne hartzeraino.
